Interneteko nabigatzaile hori:
Alkatetzatik, eta lerro hauen bitartez, Altsasuko Udaleko web gunera ongi etorria eman, eta bertatik nabigatzera gonbidatu nahi zaitut.
Garena erakutsi nahi dizugu: sozialki eta kulturalki oso dinamikoa den udalerria. Historikoki bidegurutze batean kokatu den udalerria den aldetik, jatorri ezberdinetako pertsonak bizi dira elkarrekin. Altsasu harro dago bere historiaz eta bere tradizioez, baina, aldi berean, irekia dago aurrerakuntzei eta bisitatzen gaituzten edota gurekin bizitzera geratzen diren guztion ekarpenari.
Web gune hau progresiboki hobetzen joatea nahi dugu. Bertan, honako hauei buruzko informazioa agertuko dugu, besteak beste: herritar guztien eskura dauden zerbitzuak; udalak abian jarriko dituen edota abiatu dituen egitasmoak; gure azpiegitura eta jarduera ekonomikoa; gure ingurumen natural pribilegiatua, gure jendearen berezitasunak; toki interesgarriak, datu historikoak; eta herriko elkarteak.
Altsasuarrak zarenondako web gune honek lan-tresna izan nahi du udaleko izapide administratiboak burutu ahal izateko erosotasun handigoaz (eskura izanen dituzu inprimaki ereduak baimenak eskatzeko eta bestelako dokumentuak, lehiaketei buruzko informazioa, diru-laguntzei buruzkoa, eta abar).
Mende hasi berri honetan, teknologia berriek internet jarri digute eskura, balio handiko erreminta gure herria munduari erakusteko. Baliatu dezagun!
Unai Hualde
Altsasuko alkatea