Nabigazioa saltatu

Altsasuko Udala

Eguraldia | CASTELLANO | 2008ko azaroaren 20a

aquí esta la fecha

Udalerriko irudiak

BESTE GAUZA ERAKARGARRI BATZUK

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu

FERIAK

Urriaren hirugarren igandean ospatzen dira. Garai batean herriko jaiak ziren. Feriak dira Altsasuko aspaldiko bizimoduaren lekukotasuna. Azken urteetan gure kulturaren alderdi nabarmenak sartuz joan dira: erakusketak, lanak, lehiaketak, denak nekazarien munduari lotuak. Honek guztiak bisitari asko erakartzen ditu. Aipatzekoak dira ganadu azoka, pottoken haragia, gazta, zizak eta gaztaren dastaketa, erakusketa mikologikoa, Sakanako Txistorraren Lehiaketa, eta oro har saltokien inguruan sortzen den jai giro aparta, musikak, dantzariek eta peñek areagotzen dutena.

Maiatzeko Gurutzearen ospakizunean, artisautza azoka bat antolatzen da Altsasun, bertako eta kanpoko artisauen zuzeneko erakustaldien bitartez antzinako lanbideak berreskuratu nahi dituena. Urtero 20 bat jarduera desberdin biltzen dira azokan, urtez urte berritzen direnak.

Irailaren 22an, Santa Cecilia ospatzen da, musikarien zaindariaren eguna hain zuzen. Egun horretan txistulariek, musika bandak eta abesbatzak emanaldiak eskeintzen dituzte.

Botilak feria feria

INAUTERIAK

Bi egunetan ospatzen dira: Hausterre-egunaren aurreko astearte herri-inauteria ospatzen da eta hausterre-egunaren ondorengo larunbatean momotxorroen inauteria. Momotxorroa da pertsonaia nagusia. Hau da bere janzkera: bizkar-larrua, larru izenekoa; atorra zuria, maukak bilduak eta besoak gorriz margotuta; buruan saski bat aldeetan adar handi bana erantsirik eta, aurpegia estaliz, zaldi ileak; gerrian eta bizkar larrua bilduz, uhalak joare eta dulunbekin, zalaparta handia sortzen dutenak; eskuan sardea, beldurgarriagoak izateko.

Herrian barna ibiltzen ziren momotxorroak ibilbide finkorik gabe. Otoitz ezkilak jotzen zirenean, plazan biltzen ziren eta albientearen aurrean aurpegia erakusten zuten. Horrela, bada, jaia bukatzen zen. Urteak pasa ahala, pertsonaia berriak sartu dira inauteriak aberastuz eta haien geroa ziurtatuz, eta herriko ia jende guztiak parte hartzen duen lagun talde ikusgarri bat sortuz.

Momotxorroak Altsasuko inauteriak Cencerrada

García Ximénez 36 p.k.31800 Altsasu (NAFARROA)
Tel.948 56 21 61 Fax.948 56 38 55 alsasua@animsa.es
Animsak garatutako web gunea. Leiho berrian irekiko da.