Egun on Javier, PCAko ikasleak gara, pasa den astelehenean zurekin Udaletxean egon ginenok. Eskerrak eman nahi dizkizugu gure zalantzak argitzeagatik eta udal funtzionamendua erakusteagatik. Mila esker ere zurekin egon ziren bi langileei. Gure proposamenak kontutan hartzea espero dugu. Ondo izan Aritz,Felix eta Unai P.D, Osama Essoubaik eskerrak eman nahi dizkizu boligrafoagatik. (14/12/2016)
Respuestas del alcalde
Kaixo,
Bikain egon ginen. Udaletxea herritarekiko hurbilen dagoen administrazioa da. Hori dela eta, oso garrantzitsua da honek nola funtzionatzen duen jakitea, erabakiak nola hartzen diren eta hauek aurrera nola eramaten diren ezagutzea. Beraz, zuen bisita oso egokia iruditu zait. Horrelako asko izatea espero dut.
Nahi duzuenerako hemen gaude. (14/12/2016)