Eskura dudan bide azkar hau baliatu nahi nuke herrirako bi proposamen egiteko: 1. San Juan eta Isidoro Melero kaleak lotzen duen kaleko jardineretako bat kentzea. Azalpena: autoek apartzen ez dutenetik gustoa ematen du kale horretan ibiltzea; hala ere kale haseran dauden bi jardinerek traba egiten dute. Oso sarrera hestua dago kale haseran. Mesedez kendu jardinera horietako bat, joan-etorrian traba egiten duelako. 2. Baratzako bideko parkean ezkiak landatzea. gogoratuko duezenez ezki ederrak zeuden Burunda pilotalekuaren parean, baina Trena jartzeko 2010ean errotik moztu zituzten. Geroztik parkeko parte horretan hutsune nabaria dago. 2010ean bizilagun batzuek eskaria egin genuen udalean, atzera, ezkiak eta porte ederreko zuhaitzak landatzeko. Ahaleginak egin diren arren oraindik ez dago gune hori edertuko duen zuhaitz gazteterik. baliatu negua lauzpabost zuahitz eder landatzeko. Bi proposamen horiek aintzat hartuko dituzuelako, agur bero bat, (10/11/2016)

Respuestas del alcalde

Kaixo,

Hasteko eskerrak eman nahi dizkizut helarazi dizkidazun bi proposamenengatik.

Jardinerari dagokionez, zure eskaera kontutan izango dugu. Izan ere, Isidoro Melero eta San Juan kaleak lotzen dituen kale horretan aparkatzea debekatu denetik, ez dauka zentzu handirik bertan bi jardinera egoteak.

Bestalde, Baratzako Bide enparantzako parkean ezkiak landatzearen inguruan, esparru horretan lan egiten duen udal langilearekin hitz egingo da.

Besterik gabe, agur bero bat. (23/11/2016)

Volver arriba