Klima
Altsasuko klima
Adituek gure bioklima eurosiberiako multzoan kokatzen dute, tenperatura, prezipitazio, haize, hezetasun, landaretza eta abar zehazki aztertu ondoren; azpiatlantikoen azpimultzoan, hain zuzen ere.
Hezetasuna garrantzitsua da urte guztian. Udako hilabete batean besterik ez dezakegu hitz egin idortasunaz. Urteko batez besteko temperatura 11-12ºC bitartekoada. Negua luzea eta hotz samarra izaten da (zero azpiko egunak izaten dira eta gaueko izotzak oso arruntak dira). Abendutik maiatzera bitartean, euria eta elurra maiz egiten du. Udak, bero samarrak baina laburrak izaten dira.