Gizon-emakume ospetsuak

JUAN DE IRIARTE.

1599.ean hil zen eskultorea. Donostia, Oiartzun eta Hondarribian egin zituen bere obrak. Testamentua egiterakoan Altsasuko herriari gurutze bat utzi zion.

JUAN XIMÉNEZ DE ALTSASU.

Eskultorea, aurrekoaren garaikidea. Berea omen da San Martin Unxeko elizaren erretaula nagusia, XVI. mende bukaerako obra erromanista.

MIGUEL SÁEZ DE ARÍNZANO.

Artxiteroa eta eskultorea. Inguruko elizentzako lan egin zuen. 1699an Altsasuko parrokiaren alboetako erretaulak egiteko enkargua jaso zuen, baina ez zuen lana onartu.

MARTÍN MIGUEL DE GOICOECHEA. (1755 ALTSASU – 1825 BORDELE).

Merkatari garrantzitsua izan zen Madrilen. Juan Bautista Mugiro bankariaren administratzaile zenean Francisco de Goya margolaria ezagutu eta lagun minak egin ziren. Martin Miguelen alaba Goyaren semearekin ezkondu zen. Goicoechea, Goya eta Muguiro ideia liberalekoak ziren, eta honen ondorioz 1823. urtetik aurrera Bordelen bizi behar izan zuten erbesteraketa. Goye 1828ko maiatzaren 16ean hil zen, eta bi urte beranduago Goicoechea. Biak batera errautsi zituzten Goicoecheatarren hilobian. Azkenik 1919an bi lagunen gorpuzkinak  Francesco Fontana arkitekto italiarrak eraikitako San Antonio de la Floridako tenplura eraman zituzten; Goyaren margoek apaintzen dute eraikin osoa.

MARTIN DE ASCARZA.

Altsasuko abade-parrokoa. Independentziaren Gerratearen bitartean gerrilariei lagundu zielako salaketa edo akusaziopean fusilatu zuten 1811ko azaroaren 5ean, herriko plazan.

MIGUEL DE GOICOECHEA DE JORGE.(1894, ALTSASU – 1983, IRUÑEA).

Argazkilaria. Guda Zibila bitarterarte izan zuen boladarik emankorrena, hainbat nazio aretotan parte hartuz: Madril, Zaragoza eta Bartzelonan, non urrezko domina lortu zuen eta nazioartekotan Paris, Milan eta Erroman. Goicoecheak pigmentu teknika guztiak erabili zituen.

CARLOS CÁNOVAS.

Argazkilaria.1994.ean Miguel de Goicoecheari buruzko biografia bat argitaratu zuen.

LUCAS MESANZA.

Altsasuko Abesbatzaren sortzaile eta zuzendaria.

ESTEBAN LASA URRETAVIZCAYA.

Beasaindarra, organujolea eta Felipe Gorritiren ikaslea. 1885.ean Altsasun organujole izateko txapelketa irabazi zuen. Bi urte geroago 16 instrumentuko txaranga bat sortu zuen , geroko Udal Bandaren oinarri izango zena.

LUIS TABERNA.

Lesakan jaiotako organujolea, 1993.ean hil zen. Altsasun bizi eta lan egin zuen 40 urte baino gehiago. Altsasuko organoan bere lan bizitza gehiena. Estatuan eta atzerrian kontzertu eta bira ugari eskaini zituen. 1962.etik Pablo Sarasate Nafarroako Kontserbatorioko organo irakasle izan zen. Organoaren historian sartuko da instrumentu honen kontzertulari eta interprete puntakoenen artean. Bere ikasle izan ziren besteen artean Gonzalez Acilu eta Zelaia.

LORENZO ONDARRA.

Aita kaputxinoa, organujole-maisu eta konpositore bikaina. 1931an jaio zen Bakaikun eta Altsasun 30 urte baino gehiago eman ditu.

AGUSTÍN GONZALEZ ACILU.

1929.ean jaioa, espainiar musikarien abangoardian bereizten den musikaria, ikertzaile eta konpositorea dugu, eta baita ere musika-hizkuntzalaritza mugimenduaren aintzindaria. Sari ugari lortu zituen. Abangoardiako musikaren joera berriak landu zituen. 1971.ean Nazioko Musikaren Sari Nagusia lortu zuen. 1977.ean “Arrano Beltza” koru kantata antzeztu zuen lehenengoz.

ENRIQUE ZELAIA.

Enrique Fernandez de Garaialde y Lazcano Zelaya, akordiolaria (1939, Altsasu). Taberna maisuarekin solfeoa ikasi zuen. Miguel Aguirre herriko arkordiolariarekin ikasi zuen.   Sari ugari jaso izan ditu. Espainiako ordezkaria izan zen Vienako Munduko Txapelketan, 5.a izan zelarik. Paviako Nazioarteko Txapelketatik bigarren sari baten urrezko dominarekin itzuli zen. Zelaiak akordeoi emanaldiak eskaintzen ditu dantzarien partaidetzarekin batera. Bere txokoan akordeoia jotzen erakusteko akademia bat ireki zuen. Bere lana euskal folklorean oinarritu du. Bere lehen lanak grabatu zituen: “Euskal Jaia, 1go eta 2.a, ahaztezina den Euskal Jotarekin. Lanik ezagunena “Zazpiak Bat” disko saila dugu; bertan probintzi bakoitzeko musika bildu du. Altsasuko usadio eta ohituren berreskuratze-lanetan parte hartu du.

JULITXU ALONSO LECEA. (1930, ALTSASU).

Margolaria. Bere ikasketak bukatzean Ateneoko Erakusketa Aretoan aurkezten du bere obra arrakasta handia lortuz. Bere obra daukan koloretasun handiagatik bereizten da, olerkari baloreez hornituriko sentsibilitate baten fruitu. Oso estimatuak dira emakume honen erretratuak, pertsonaian sakontzen duelako. Bi erakusketa eskaini zituen Chicagon (1969) eta Clevelanden (1971).

CONTANTINO SALINAS JACA.

XX. mendeko nafar sozialista garrantzitsuenetariko bat.  1936.eko altxamenduarekin Gipuzkoan gorde zen eta gerora atzerriratu zen. 1966.ean Buenos Airesen hil zen

ISIDORO MELERO.

Txarolaren insustrigizona izan zen XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran. Alkatea zelarik Altsasurentzako “Udal Txit Prestu” tituluaren eragile izan genuen. Ameriketara emigratu zuen.

JOSÉ Mª EZCURRA ETA FELIX ARANO.

Altsasuarrek maitatu eta mirestutako bi maisu izan ziren.

DOMINGO LUMBIER.

Herriko medikua izan zen 50 urtez.

PILOTAN OSPETSUAK:

Erremontean Carlos Plazabona Urrizola “Plazabona III”, Goicoechea, Urrestarazu, Zubelzu eta Zacarías Elizalde. Eskupilotan Juan Bengoetxea, Pepe Oiarbide, Diego San Román,  Otxoatarrak, Aldasoro, Amundaráin, Casteig eta beste asko.

ALTSASUKO TXIRRINDULARIAK:

Dioscolo Alonso eta Justiniano Andiarena, zenbaitzutan Nafarroako txapeldun izanak, Sabino Larraya, Francisco Goikoetxea, José María Zelaia, Juan José Eizagirre, Miguel Mendia, Julián Letona, Martín Zelaia, Segundo Goikoetxea, eta Santi Crespo.

JESÚS Mª OYARBIDE.

Sukaldari eta jatetxe-jabe famatua. 1958.ean bere emazte Chelo Apalategirekin batera “Príncipe de Viana” jatetxea ireki zuen Etxegarateko mendatean. 1972-1973 urteetan zehar biok Madrilen “Zalacaín” jatetxe famatua eraiki zuten, berehala Estatuko jatetxerik hoberena izatera heldu zena.

Volver arriba