Altsasuko Udalak Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plana onartu du
Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) bultzatu eta Altsasuko Udalak sustatu du Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plana, eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Departamentuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiarekin batera finantzatu. Planak 10.459,85 euroko kostua izan du (BEZa barne), eta horietatik Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak 8.367,88 euro kofinantzatu ditu eta Altsasuko Udalak, 2.091,97.
Altsasuko Udalak Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Plana onartu du. Planak Altsasu Sakanako erreferentzia-puntu gisa sendotu nahi du erosketei dagokienez, eta, horretarako, 3 ildo estrategiko eta 10 jarduera-ardatz ezarri ditu.
Analisia eta diagnostikoa ( 4 Mb)
Ildo estrategikoak eta jarduera-ardatzak ( 824 KB )




