BATEGARRITASUNAREN ALDEKO II. ITUNA
Ayuntamiento – Proyectos y acciones municipales
Altsasuko Udalak lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egitea helburu duen I. Ituna sinatu zuen 2006. eta 2007. urteetarako, Altsasuko Feministak taldearekin eta LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin batera. Behin bi urte horiek pasatuta, Altsasuko Udalak lana, familia eta bizitza pertsonala bateratzeko Tokiko Itunaren berritzeari ekin zitzaion, 2008ko apirilaren 7ko Osoko Bilkurak onetstitako Altsasuko gizon eta emakumeen Aukera Berdintasunerako I. Planak ezarritakoari jarraituz.Herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa izanik eta gizarte-aldaketa guztiek ahalik eta entitate, talde eta pertsona gehienen konpromisoa eta lana eskatzen dutela sinetsita, Altsasuko Udalak BATEGARRITASUNAREN ALDEKO II. ITUNA sustatu, bultzatu eta koordinatu du, gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunak gainditzea ahalbidetuko duten gizarte egoerak sortu eta sustazeko.



