Kirol klub eta elkarteendako diru-laguntzen deialdia, 2023. urtean kirol jarduerak bultza ditzaten
Helburua: Deialdi honen helburua da kirol klubei eta elkarteei diru-laguntzak emateko erregimena arautzea, 2023an beren kirol jarduerak eta ekitaldiak bultza ditzaten.
Entitate onuradunak: Deialdi honetako diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte legez eratuta dauden eta helbide fiskala Altsasun duten kirol klub eta elkarteek, baldin eta helbide fiskala Altsasun badute eta beren jarduera nagusia Altsasun bertan egiten badute. Era berean, deialdi honen helburuekin kirol-jarduera puntualak egiten dituzten eta Altsasuko Udaleko Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden erakunde ez kirolzaleak ere aurkeztu ahal izango dira.
Dokumentazioa aurkezteko tokia eta epea
Eskaerak Altsasuko Udaleko erregistroan (bulegoko ordutegian) edo erregistro telematikoan (https://sedeelectronica.alsasua.net) aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izando da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, egun hori barne.
ESKAERAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: ekainaren 9an.
Deialdiaren laburpena NAOn argitaratu da 2023. urteko maiatzaren 11an.
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/99/61
Diru-laguntzaren zenbateko osoa: 27.600 eurokoa da.
DOKUMENTUAK