ERKUDENGO AMA BIRJINA
Conoce Alsasua – Monumentos
Erkudengo Ama Birjina baseliza. Elkuren herrixka izan zen lekuan dago kokatua, Donostiako errepidearen eskuinaldean. Eraikin ederra da, harlanduzko hormak eta teilatua bi isurkikoa dituena. Oso nabarmena da ekialdera ematen duen hegatza. Zurezko balaustradak mugatzen du aldare ingurua. Bertan dago, halaber, Ama Birjinaren irudia. Jatorrizkoa desagertu eta haren ordez eskaiolako bat jarri zuten, oraintsu arte iraun duena, eskulanean trebea den Venancio Amillano artista altsasuarrak beste irudi bat egin arte, egun ohoratzen duguna, hain zuzen. Urtarrilaren 2an herrira ekarri eta bederatziurrena igaro ondoren berriro ermitara eramaten da.