Berdintasunerako agente lanpostua betetzeko aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrenda eratzeko deialdia

Deialdia iragartzen da, hautaketa-proben bidez, lehiaketa-oposizio bidez, administrazio-kontratazioaren bidez berdintasun-agentearen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko, Altsasuko Udalean sortzen diren premiei aldi baterako erantzuteko.

Deialdian parte hartu ahal izateko instantziak Altsasuko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Gartzia Ximenez 36), 15 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14: 00ak arte edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabilita. Eskaera posta-bulego batean aurkeztea erabakitzen bada, gutunazal irekian egingo da, ziurtatu aurretik postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari.

Era berean, parte hartzeko eskabidea telematikoki aurkeztu ahal izango da Altsasuko Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bitartez, Altsasuko Udalaren Egoitza Elektronikoan eskuragarri dagoena (www.altsasu.net). Kasu horretan, parte hartzeko eskaera espezifikoa eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa Erregistro Orokor Elektronikoan aurreikusitako edozein formatutan erantsi ahal izango dira, artxiboak eransteko.

Eskabideak II. eranskin gisa argitaratutako eredura egokitu beharko dira.

Ondorengo dokumentuetan kontsulta daitezke izangaien zerrenda egiteko prozesua arautzen duten oinarriak eta eskabidearen eranskina:

Deialdiaren oinarriak

II. Eranskina ( 29 KB )

Onartuen eta baztertutakoen behin behineko zerrendaren onarpenaren Alkatetza Ebazpena

Onartuen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren onarpenaren eta proben daten Alkatetza Ebazpena

Euskara probaren emaitzak

Behin Behineko proben emaitzak

Pliken irekieraren akta

Merituen baremazioa

Deialdian gainditu duten pertsonen zerrendaren onarpena

 

Volver arriba