Zortzi langabetu kontratatzeko prozesua
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 7an emandako 2018/251 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz, zeina 2022. urterako otsailaren 4ko 98E/2022 Ebazpenaren bidez baimendua izan den, Altsasuko Udalak 8 pertsona langabe kontratatuko ditu, 6 hilabetez, lanaldi osoan, honako lanpostu hauek betetzeko:
-. Lorezaintzan ofiziala: 4 postu
-. Zerbitzu anitzetarako peoia: 4 postu
Inskripzioak 2022ko apirilaren 29a baino lehen egin beharko dira Altsasuko Enplegu Bulegoan.
Informazio gehiago ondorengo dokumentuan:
Kontratatzeko baldintzak ( 179 KB )