IBARREA INDUSTRIALDEKO HONDAKIN UREN SANEAMENDURAKO OBRAREN HIRUGARREN FASEA
Altsasuko Udalak Ibarrea industrialdeko ur zikinen saneamendurako obraren hirugarren fasea burutuko du 202. urtean.
2019an Udalak inbertsioaren lehen fasea burutu zuen. Lehen fase honetan industrialdearen barnealdeari dagokion kolektorearen zatia egin zen bere bide nagusian zehar, eraikin (enpresa) ezberdinetako hartuneak biltzeko. Horrekin batera, kolektore nagusiari industrialdearen barruan dauden etxebizitza bakartuak batu zitzaizkion.
Lehenengo fasea egin ondoren, 2020. urtean kolektorearen bigarren fasea egin zen. Inbertsio konplexua egin zen: kolektorea egin zen Ibarmusu auzotik Geltoki auzoko hodi nagusiarekiko lotuneraino, Errota Txiki eremutik igarota eta Altzania ibaia gurutzatuta.
Beraz inbertsioaren bi fase egin dira eta hirugarren fase bat egin beharra dago. Hirugarren fase hau beharrezkoa da industrialdeko enpresek beren ur zikinak ibaira isurtzeari utz diezaioten, eta, beraz, 1. fasean egindako kolektorearen tartearen bidez, urak hustubide nagusira bideratu ahal izan ditzaten bigarren fasean egindako kolektore tartearen bidez, eta, beraz, lehenengo eta bigarren faseak bat egin dezaten. Hirugarren fase honetan inbertsioa konplexua aurrera eramango da, 100 Madril Chamartin-Hendaia trenbide lineako 535-536 kilometro puntuen artean.
Hirugarren fasearen exekuzioa teknikoki garatuta dago Carlos Cobo Garcíak, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariak, egindako proiektuan.
Ibarrea industrialdeko hondakin-uren saneamendurako obraren hirugarren fasea egiteko, Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuaren Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan Zuzendaritza Nagusiak emandako diru-laguntza jaso du, jarduera ekonomikoak garatzeko udal poligonoak eta lokalak sustatzeko diru-laguntzen 2021eko deialdia ebazten duen irailaren 7ko 436/2021 Ebazpenaren bidez. Horrela, 176.923,98 euroko inbertsiorako 88.461,99 euroko dirulaguntza jaso du Udalak.
Hurrengo irudian –3. Faseko Proiektuan agertzen dena- 2019 eta 2020. urteetan egindako faseak agertzen dira, bai eta aurten egingo den hirugarren fasea.