INAUTERIAK
Otros atractivos turísticos
Bi egunetan ospatzen dira: Hausterre-egunaren aurreko astearte herri-inauteria ospatzen da eta hausterre-egunaren ondorengo larunbatean momotxorroen inauteria. Momotxorroa da pertsonaia nagusia. Hau da bere janzkera: bizkar-larrua, larru izenekoa; atorra zuria, maukak bilduak eta besoak gorriz margotuta; buruan saski bat aldeetan adar handi bana erantsirik eta, aurpegia estaliz, zaldi ileak; gerrian eta bizkar larrua bilduz, uhalak joare eta dulunbekin, zalaparta handia sortzen dutenak; eskuan sardea, beldurgarriagoak izateko.
Herrian barna ibiltzen ziren momotxorroak ibilbide finkorik gabe. Otoitz ezkilak jotzen zirenean, plazan biltzen ziren eta albientearen aurrean aurpegia erakusten zuten. Horrela, bada, jaia bukatzen zen. Urteak pasa ahala, pertsonaia berriak sartu dira inauteriak aberastuz eta haien geroa ziurtatuz, eta herriko ia jende guztiak parte hartzen duen lagun talde ikusgarri bat sortuz.