Industrialdea
Altsasuk hiru industrialde ditu, industria eta lantegi asko biltzen dituztenak. Horietako bi zoru publikoan daude eta hirugarrena, berriz, zoru pribatuan. Ondarria eta Ibarrea dira zoru publikokoak eta Isasia pribatukoa. Halaber, beste industrialde bat sortzea aurreikusita dago, Zangitu izenekoa.