Zerbitzuak

Herrian zehar sakabanaturik egon arren, denda gehienak gune jakin batzuetan pilatzen dira, San Juan eta Altzania kaleetan, Intxostia zeharbidean eta alde zaharrean kasu.

Altsasuko dendak, oro har, joera berrietara egokituz joan dira piskanaka-piskanaka eta ondorioz, herrian kalitate handiko dendak ditugu egun. Gainera, denda berri asko zabaldu dira azkeneko urteotan.

Nolanahi ere, Iruña eta Gasteiz hiriburuekin hain ondo komunikatua egotea neurri batean kaltegarria da bertako merkatarientzat, izan ere, Altsasuko dendak ezin dira leihatu merkataritza-gune handiekin, ez eta oso espezializatua dauden dendekin ere.

Duela urte batzuk Altasuko Merkatarien Elkartea sortu zen herriko merkataritza sustatu eta dinamizatzeko. Herriko denden %80 biltzen ditu elkarteak eta hainbat sustapen-jarduera antolatu ditu urte hauetan herriko dendak bultzatzeko. Kanpainak, besteak beste, honakoak izan dira: udaberrian eta udan egindakoak, leihaketak eta Gabonetako kanpaina.

Hala ere, hirugarren sektorea (garraiobideak, administrazio publikoa, enpresentzako zerbitzuak eta hezkuntza barne) ez dago guri komeniko litzaigukeen bezain garatua eta, horren ondorioz, bertako diplomatu eta lizentziatu gehienek Iruñera, Gasteizera eta Donostiara joan behar izaten dute lanera. Horretan bi faktorek dute eragina: batetik, hiri horiek hirugarren sektoreko jardueren elkargune izatea eta, bestetik, Altsasuren kokapen estrategikoa, hau da, gure herria hiru hiriak elkartzen dituen bide-ardatzean egotea.

Altsasuk honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Elikagaiak
  • Aluminioa
  • Txirrindulak
  • Upategiak eta edarien biltegiak
  • Kafeak
  • Galdaragintza
  • Zurgintza
  • Autokar eta autobusen karrozeriak
  • Zeramikagintza
  • Eraikuntza
  • Elektrizitatea
  • Etxetresna elektrikoak
  • Haize-energia
  • Hondeaketak
  • Iturgintza
  • Gasa
  • Inprimategiak
  • Garbiketa
  • Garraiogintza
  • Zurgintza
  • Industria-makinak
Volver arriba