2023ko abuztuak 29
2021eko abenduko euri-jasek kaltetutako hainbat bide nabarmen hobetu dira, Nafarroako eta Espainiako Gobernuaren laguntzarekin.

Erreguarte, Isasia, Beikolar eta Dermau bideek eragin nabarmena izan zuten 2021eko abenduko euri jasen ondorioz. “Altsasuko Udalaren azpiegituretan izandako kalteak, 2021/12/09ko euri-jasak” direla eta proiektuko 1. kapituluan (Abeltzaintzako azpiegiturak) jasotako pista horien hobekuntzek, obra gauzatzeko aurrekontua 106.657,82 eurokoa izanik, 57.135,33 euroko dirulaguntza jaso dute Landa Garapen eta Ingurumen Sailetik. Halaber, Espainiako Gobernuko Lurralde Politikarako Estatu Idazkaritzak 136.627,55 euroko laguntza onartu du “2021/12/09ko euri-jasek Altsasuko Udalaren azpiegituretan eragindako kalteak” izeneko proiekturako.