2024ko ekainak 12

2024ko SAN JOAN ETA SAN PEDRO

Foto noticia

SAN JOAN 2024

Ekainak 23, igandea

16:45 Txupinazoa San Joan Plazan trikitilariek lagunduta.
17:00 Haur jolasak Tramankulu taldearekin, San Joan plazan.
18:00 Txokolate-jana Azabache taldeak girotua.
19:30 Udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, Udaletxetik San Joango ermitara abiatuko da.
Udako solstizioa ospatzeko festa Foruen plazan.
Auzatea Kukuerrekak antolatua.
20:30 Festaren hasiera: San Joango ermitan sua piztea. Auzatea.
Herriko suak pizteko txupin iragarlea.
Kalejira San Joan ermitatik Foruen plazaraino Altsasuko Txistulariek lagunduta. Auzatea, ermitauaren etxean.
21:30-23:30 Eztanda Txarangak suak girotuko ditu.

Ekainak 24, astelehena

20:00 Zortzikoa Altsasuko Txistulariekin eta auzatea Foruen plazan.
22:00 Dantzaldia Haize Berriak bandarekin Foruen plazan.

OHARRAK
Sua pizteko gomendioak
• Zorua babesteko, ezinbestekoa da area botatzea. Toki hauetan izango duzu eskuragai: Pilotajauku, Amandrea (hilerria), Zubeztia, Zelai (Caixa zegoen tokia eta sutegia), Intxaurrondo (Eroski), Idertzagain (Xagu), Amaia (errotonda), Zumalakarregi eta Iortia (kultur gunea).
• Basotik egurra hartu behar baduzu, bilatu haizeak botatako adarrak edota sasiak. Izan ere, lehorrak egotean hobeki hartuko dute su.
• Kuadrilen artean suak konpartitzea eskatzen da. Modu honetan guztion artean kaleko suen kopurua murriztu eta kaleak garbiago utziko ditugu, horrela hurrengo egunetan udal langileen lana erraztuz. Honekin batera, kaleko afarien ondorioz eragin daitezkeen hondakinak zabor edukiontzi egokietara botatzea eskatzen da.
Iratze alfonbra
Altsasun ohitura da, San Joan eguneko egunsentian iratzeak moztu eta etxeko ezkaratzean jartzea, etxekoak babesteko. Ez ahaztu etxeko atea iratzez estaltzeaz.
San Joan zortzikoa eta dantzaldia
Zortzikoa bukatu arte ezin izanen da mahairik jarri dantza egiten den espazioan.

SAN PEDRO 2024
Ekainak 29

10:00 Udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, San Pedroko zelaira abiatuko da.

10:45 Auzatea eta zortzikoa.

14:30 Bazkariak.

17:00 Udalbatzaren agurra zelaian barrena.
Puruen banaketa.

20:00-22:00 Dantzaldia Fand&go taldearekin Foruen plazan.

24:00-02:30 Dantzaldia Fand&go taldearekin Foruen plazan.

 

Oharrak:

  • IRISTEKO: 10:30etik aurrera San Pedroko zelairako sarrera Urdiaindik egingo da. MUGIKORTASUN MUGATUA dutenei bermatuko zaie zelaira autoz iritsi ahal izatea.
  • APARKALEKUAK: Udal igerilekuetan eta futbol zelaian aparkatu ahal izanen da. Debekatua dago errepide bazterrean egitea.
  • INGURUNE NATURALAREN ZAINTZA: Erromeria toki paregabean ospatzen da. Zure laguntza ezinbesteko da natur gune hau bere horretan mantentzeko.
    •  Zabor ontziak eta kontainerrak kanpa guztian zehar daude. Mesedez, erabili.
    •  Komun kimikoak egongo dira. Publikoak dira: saiatu topatu nahiko zenituzkeen bezala uzten.
    • Txosnetan edalontzi birziklatuak erabiliko dituzte.
    •  Saiatu suak partekatzen, modu honetan zorua gutxiago higatuko da, eta belar tapaki gutxiago galduko da. Zuhaitz txikien ondoan ezin da surik egin lehor daitezkeelako.
  •  DEBEKATUA dago honako hauek eramatea: suziriak, petardoak, kristalezko objektuak, ziztatzaileak edo sukoiak.
  • ARDURAZ KONTSUMITU festaz gozatu ahal izateko. OSASUN LAGUNTZArako gune bat jarriko da.
  •  FESTETAN ERE BERDIN:
    •  Etxeko eta familiako ardurak denondako.
    •  Ezezkoak ezetz esan nahi du beti. Erasorik ez.

Volver arriba