Altsasuk Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bat hartuko du 2026an

Burunda pilotalekua izango da hitzorduaren agertokia irailaren 26an, Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatutako saioan
Atzo aurkeztu zuten ofizialki 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta bertan baieztatu zuten Altsasu izango dela txapelketako finalaurrekoetako egoitzetako bat. Hitzordua irailaren 26an, larunbatarekin, izango da, 17:00etan, Burunda pilotalekuan, Altsasuko Udalaren laguntzarekin.
Altsasuko saioan parte hartuko dute Eneko Araiztegi Agirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”, Oier Etxeberria Zubimendi eta Txaber Altube Sarrionandia bertsolariek. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Maialen Belarra Eneterreaga ariko da.
Sarrerak ekainaren 17tik aurrera jarriko dituzte salgai, eta txapelketako gainerako hitzorduetarako bezala, Bertsosarrerak.eus webgunean eta Bertsozale Elkartea erakundearen webgune ofizialean eskuratu ahal izango dira.




