Altsasuko Azokako Ardi Erakusketan izena emateko epea irekita.

Izena emateko epea irailaren 11tik 22ra zabalik dago. Izena emateko eskaera bete ondoren hemen aurkeztu behar da: sakana@cederna.es
Erakusketa Ferietako igandean eginen da, 2023ko urriaren 22an.
Indarrean dagoen legediak eskatzen dituen osasun eta identifikazio agiriak betetzen dituzten Sakanako ustiategietako aleak aurkeztu ahal izango dira erakusketan. Kasu guztietan, onarpenari begira, Altsasuko abeltzaintza-ustiategiek lehentasuna izango dute eskualdekoek baino. Kopuru nahikorik ez badago, antolatzaileek eskubidea izango dute egoitza soziala Sakanan ez duten ustiategietara gonbidatzeko.
Erakusketa egiteko gutxieneko kopurua latxa arrazako 12 artalde da. Artalde bakoitzak 6 buruk osatuko dute, honela banatuta: 5 arkume eme eta ar bat edo 5 ardi eta ar bat. Aurrekontuan diru erabilgarririk badago, antolakuntzak artaldeen kopurua handitu ahal izango du. Ganadua lehentasunaren eta inskripzio-dataren arabera onartuko da.
Parte hartzen duten ustiategi guztiek kasu bakoitzean eska daitekeen osasun-kalifikazioa izan beharko dute, eta Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.
Informazio gehiago atxikitutako dokumentuetan.: