2023ko irailak 20

Altsasuko Azokako Behi Erakusketan izena emateko epea irekita.

Foto noticia

Izena emateko epea irailaren 11tik 22ra zabalik dago. Izena emateko eskaera bete ondoren hemen aurkeztu behar da: sakana@cederna.es

Erakusketa Ferietako igandean eginen da, 2023ko urriaren 22an.

Erakusketak eskualde izaera du, eta beraz, ustiategia Sakanako udalerriren batean helbideratuta dutenek soilik hartu ahal izango dute parte bertan.  Nolanahi ere, ganaduaren kalitatea egokia bada, Altsasun bizi diren ustiategiek izango dute lehentasuna. Erakusketa egiteko 40 buru behar dira. Eskaera gehiago egonez gero eta aurrekontu erabilgarri egonez gero, plaza horiek handitzeko eskubidea izango du antolakuntzak.  Onarpena lehentasunaren eta inskripzio-ordenaren arabera egingo da. Bestalde, egoitza soziala Sakanan ez duten abeltzaintzako ustiategiak gonbidatzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.

Informazio gehiago atxikitutako dokumentuetan:

Behi-aziendaren eskualdeko erakusketa: araudia ( 80 KB )

Izena emateko inprimakia ( 189 KB )

Volver arriba