2026ko abuztuak 18

ALTSASUKO FESTAK 2026 2025eko KINTAREN HARRERAN IZEN-EMATEA

Foto noticia

2026ko irailaren 10ean goizeko 10:30ean 2025ean jaiotako kintari harrera egingo zaio udaletxe aurrean.

Erroldatuta dauden haurrek gonbidapena jasoko dute etxean, ez dute izen-eman beharrik.

Erroldatuta ez daudenen kasuan, familiak abuztuaren 28a baino lehen izena eman dezake zapia jaso eta kintaren lehen argazkia egiteko. Horretarako, hurrengo formularioa betetzea beharrezkoa da edota Iortia Kultur Guneko harreran izen-eman.

Izen-ematea Iortia Kultur Guneko harreran egin nahi baduzu abuztuaren 24tik 28ra bitarte egin dezakezu goizeko ordutegian.

Izen-emateko formularioa: https://labur.eus/2025eko-kintari-harrera

Volver arriba