ALTSASUKO METROMINUTUA

Metrominutua mapa sinoptiko bat da, metro-planoen diseinua imitatzen duena. Bertan, Altsasuko hirigunearen barruko distantziei eta desplazamendu-denborei buruzko informazioa ematen da. Helburua da jendea animatzea autoa aparkaleku egokituetan uztera eta joan-etorriak oinez egitera. Aparkalekuetatik merkataritza eta zerbitzu gunera joateko denbora ez da 5 minututik gorakoa.
Metrominuto planoak panel hauetan jarri dira: bata, Isidoro Melero kaleko panelean, Bus geltokiaren ondoan, eta bestea, Garzia Ximenez kalekoan, Foruen plazara sartzeko espaloikoan, udaletxearen aurrean.
QR kodigoa eskaneatu eta eraman Altsasuko metrominutua zure mugikorrean!