2026ko maiatzak 12

2026ko kultur jardueretarako dirulaguntzen deialdia

Foto noticia

Altsasuko Udalak 2026. urtean zehar jarduera soziokulturalak antolatu eta garatzeko herriko kultura elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdia onartu du. Ekimenak 5.263 euroko gehieneko zuzkidura izango du, eta herritarren parte-hartzea, kultur sustapena, euskararen erabilera eta jarduera inklusibo eta jasangarrien bultzada sustatzea ditu helburu.

Nork eska ditzake laguntzak?

Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek:

  • Legez eratuta egotea.
  • Altsasuko Udaleko Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Egoitza soziala eta fiskala Altsasun izatea.
  • Kultur ekintzarekin lotutako jarduerak garatzea.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

2026ko Altsasuko Udalaren Aurrekontu Orokorretan partida izenduna duten erakundeak deialditik kanpo geratuko dira.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Laguntzak 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egingo diren kultura eta jarduera soziokulturalak sustatzeko izango dira, besteak beste:

  • Formatu txikiko ikuskizunak.
  • Tailerrak, hitzaldiak eta proiekzioak.
  • Erakusketak eta aurkezpenak.
  • Lehiaketak eta sariak.
  • Kulturaren eta euskararen sustapenerako jarduerak.
  • Berdintasuna, kultura-aniztasuna eta gazteen parte-hartzea sustatzen dituzten proiektuak.

Jarduerak publikoak eta herritar guztiei irekiak izan beharko dira.

Laguntzen zenbatekoa: Dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako proiektuaren balorazioaren eta aurrekontuaren araberakoa izango da. Nolanahi ere:

  • Laguntzak ez du proiektuaren kostuaren %80 gaindituko.
  • Erakunde bakoitzak gehienez 1.000 euro jaso ahal izango ditu.
  • Erakundeek gutxienez aurrekontuaren %20 jarri beharko dute, funts propioen edo bestelako laguntzen bidez.

Eskabideak aurkezteko epea:  2026ko ekainaren 10era arte.

Oinarriak eta eranskinak  Deialdiaren oinarriak eta eskaera egiteko eranskinak albiste honekin batera deskargatu ahal izango dira.

OINARRI ARAUTZAILEAK

I ERANSKINA – ESKABIDE EREDUA

II ERANSKINA – GASTUAK JUSTIFICATZEKO KONTUA

III ERANSKINA – GARDENTASUN-BETEBEHARRARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, interesdunek Udaleko Kultura Zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango dute honako helbide elektronikoaren bidez: kultura@altsasu.net.

 

 

Volver arriba