2023ko irailak 11
Altsasuko Zaldi Azoka Lehiaketan izena emateko epea irekita

Irailaren 11tik 22rarte zabalik dago 2023ko Altsasuko Zaldi Azoka Lehiaketan izena emateko epea.
Izena emateko eskaera bete ondoren hemen aurkeztu behar da: sakana@cederna.es
Lehiaketa data: Ferietako igandean. (2023ko urriaren 22an)
Lehiaketan parte hartu dezaketen animaliak 60 dira. Explotazio bakoitzak gehienez 5 buru aurkeztu dezazke eta 2 kategoria bakoitzera. Izena ematen den datari jarraikiz eginen da zerrendaren hurrenkera.
Helbide soziala Sakanan duten explotazioak parte hartu dezakete. Hauek 74,55€ dieta jasoko dute lehiaketara aurkeztutako buru bakoitzeko. Kantitate honi PFEZko %15 retenzioa aplikatuko zaio.
Hona zaldi kategoriak eta sariak:
ZALDI-KATEGORIA | 1º | 2º | 3º |
5 urtetik gorako hazitarako zaldi onena | 450 kg | 300 kg | 200 kg |
3 eta 5 urte bitarteko hazitarako zaldi onena | 450 kg | 300 kg | 200 kg |
Moxaldun behorrik onena | 450 kg | 300 kg | 200 kg |
Moxalik gabeko behorrik onena. | 400 kg | 300 kg | 200 kg |
2 urteko moxal arrarik onena. | 450 kg | 300 kg | 200 kg |
2 urteko moxal emerik onena. | 450 kg | 300 kg | 200 kg |
1 urteko moxal emerik onena. | 450 kg | 300 kg | 200 kg |
1 urteko pottokarik onena. | 450 kg | 300 kg | 200 kg |
Altsasuko abererik onena | 450 kg |
Informazio gehiago atxikitutako dokumentuetan.