Altsasun alokairuko etxebizitza publikoak eraikiko dira: horietako bat eskuratzeko informazioa

Altsasun Nafarroako Gobernuak, Navarra de Suelo y Vivienda (Nasuvinsa) entitate publikoaren bitartez, Altsasun alokairuko babes ofizialeko 21 etxebizitza eraikiko ditu, aurretik Altsasuko Udalak –herriko bizilagunek etxebizitza bat errazago eskura dezaten helburuarekin- emandako lurzati batean.
3. poligonoko 2067 lurzatian alokairu-erregimeneko babes ofizialeko 21 etxebizitza eraikiko dira lehen fase batean. Lurzati hau lehen Udalaren jabetzakoa zen eta Udalak -alokairu-etxebizitzak sustatzeko helburuarekin bizilagunek etxebizitza errazago eskura dezaten- Nasuvinsa-ri ematea erabaki du. Honekin batera eta gehienez bost urteko epe batean, herriko etxebizitza eskariaren arabera, Nasuvinsak-k bigarren fase bati ekingo dio beste 21 etxebizitza eraikiz aipatutako lurtzatian eta alokairu erregimenean.
Aipatutako lurzatia Galtzada, Amandrea eta Ualdera kaleen artean dago, eta, lehen fasea, alokairuko babes ofizialeko 21 etxebizitza eraikiko direnean hain zuzen, aipatutako azken bi kaleen artean egingo da. Lehen fase hau aurten hasiko da eraikitzen.
Altsasuko Udalak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako hitzarmenaren arabera, eraikiko diren alokairuko etxebizitza hauek bereziki 35 urtetik beherako gazteentzat izango dira, bai eta desgaitasuna edo bestelako gizarte-premiak dituzten pertsonentzat ere, eta lehentasuna izango dute Altsasun erroldatutako pertsonek.
Etxebizitza horiek ingurumen-kalitate handikoak izango dira, energia-eraginkortasun handia bermatzeko materialak izango dituzte, terraza pribatiboa izango dute eta aparkaleku-plaza ere.
Eraikiko diren lehenengo 21 etxebizitzetako bat alokairu-erregimenean eskuratu nahi duten pertsonek Nasuvinsa-ren eskatzaileen erroldan izena eman beharko dute. Izen-ematea telematikoki egin daiteke ondorengo web estekan
Izen-ematea presentzialki egin nahi izanez gero, hau Nasuvinsa-ren egoitzan egin beharko da, Iruñean dituen bulego nagusietara joanda (San Jorge etorbidea 8) eta hitzordua aurrez eskatuta ondorengo estekan.
Era berean, eskatzaileak bere lehentasunak aldatu edo datuak egunera ditzake, modu errazean eta berriro izenik eman beharrik gabe, telematikoki (NAN elektronikoarekin) www.vivienda.navarra.es web gunean sartuta, edo aurrez aurre sozietate publikoaren bulegoetan aldez aurretik hitzordua hartuta.
Erroldari buruzko informazio osoa, eskuratzeko baldintzak nahiz izena emateko modua Nafarroako Gobernuaren ondorengo estekan kontsulta daiteke.