Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 6

AMANDREA PLAZA BERRIA

Foto noticia

Udalak eta Amandrea plazako garajeetako jabekideen komunitateak hitzarmen bat sinatu dute plaza hau osorik berritzeko.

Amandrea plaza titulartasun publikokoa da, eta plaza honetako garajeetako jabekideen komunitatea da zorupeko garajeen jabea.

Gaur egun plazako zoladura hormigoi inprimatukoa da eta oso hondatuta dago. Era berean lur azpiko garajeen sabaia hondatuta dago eta horrek euri ura barrualdera sartzea eragiten du.

Plazaren zoladura osorik berritzeko eta bertan dauden lurrazpiko garajeen estalkia iragazgaizteko, Udalak eta plaza honetako garajeen jabekideen komunitateak hitzarmen bat sinatu dute plaza osorik berritzeko obrak batera aurrera eramateko.

Altsasuko Udalari dagokio zoladura berritzea eta Amandrea plazako garajeetako jabekideen komunitateari lurpeko garajeetako sabaiaren iragazgaiztasuna berritzea. Hala ere, bi espazioen zaharberritzea batera eginen da eta Udalak lizitatuko ditu obrak. Horrela, alde batetik, lurpeko garajeei eragiten dieten euri uren iragazte arazo larriak konponduko dira eta, bestetik, plazako zoladura berrituko da.

Egindako balorazio ekonomikoaren arabera, Udalak 313.374,63 euro ordainduko ditu (Gastu Orokorrak, Etekin Industriala eta Balio Erantsinaren Gaineko Zerga kontutan izanda) plazaren zoladura berritzeko lanengatik. Bestalde, Amandrea plazako garajeetako jabekideek 159.776,76 euro ordainduko dute (Gastu Orokorrak, Etekin Industriala eta Balio Erantsinaren Gaineko Zerga kontutan izanda), plazako lurpeko garajeetako estalkiaren iragazgaiztea berritzeko lanengatik.