2022ko ekainak 6

ARGITERIA PUBLIKOA BERRITU ETA ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA HOBETU

Foto noticia

Europa egiteko modu bat

Altsasuko Udalak udalerriko argiteria publikoaren berrikuntzaren bigarren fasea gauzatuko du LED sistemaren bidez, gure herriko eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuarekin. Horretarako, Udalak Lehendik dauden eraikinen birgaitze energetikorako jarduketetarako laguntzen programaren bitartez 244.976,97€-ko diru-laguntza jaso du, zeina Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen duen.

2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren esparruan, Altsasuko Udalak argiteria publikoaren lehen fasea berritu zuen LED sistema instalatuz, udalerriaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta, beraz, zerbitzu horrek Udalari berari urtero egiten dion gastua hobetzeko. Horrela, Beikolar, Ameztia eta Beheko benta enkalebeetako, Ibarrea eta Ondarria industrialdeetako, Bake, Urbasa, Jose Maria Ezkurra, Andia, Aralar, Auzobide, Gipuzkoa, Erkuden, Nafarroa eta Zubeztia kaleetako eta Altsasu BHI eta Iñigo Aritza Ikastolara sartzeko bideko aginte-koadroetako argiak berritu ziren.

Aurrekoarekin batera, eta 2017-2019 TIP-a alde batera utzita, Altsasuko Udalak Ondarria industrialdeko argiteria publikoaren kanalizazioa berritzeko lanak egin zituen 2019an.

Argiteria publikoa berritzeko lehen fasea burutu ondoren, Altsasuko Udalak argiteria publikoa berritzeko bigarren faseari eragiten dioten hiru jarduketa burutu ditu. Horrela, 2019 eta 2020 urteen artean Zumalakarregi plazako zoladura berritzeko lanen barruan, lehendik zeuden argiteria publikoko farolak eta kanalizazio-sistema berritu ziren, LED sistemadun farola berriak egokituz. Aldi berean, argiteria publikoa banatuta dagoen bigarren fasearen barruan, 2019 urtean Isidoro Melero eta Ermita kaleetako argiteria publikoa berritu zen, LED sistema ezarriz. Azkenik, 2020an, alde zaharreko argiteria publikoa berritu zen LED teknologiaren bidez.

Laster egingo den inbertsioaren bigarren faseak eremu honi eragingo dio:

-.Bake kalea (Altzania kalearekiko bidegurutzetik Gartzia Ximenez kalearekiko bidegurutzeraino)
-.Zelai kalea
– .San Juan kalea
– .Alzania kalea
– .San Pedro taldea
-. Erkuden kalea (Burunda pilotalekutik Alzania kalearekiko bidegurutzeraino).
– .Kale Txiki
– .Nafarroa kalea
– .Araba kalea
– .Burunda kalea
-. Zelandi kalea
– .Zelai Txiki kalea
– .Intxaurrondo kalea
– .Intxostia zeharbidea
-. Pilotajoko zeharbidea
-. Baratzako Bide enparantza
– .Iortia enparantza
-. Egubera/Solana

Volver arriba