2024ko maiatzak 28

Kirol klub eta elkarteendako diru-laguntzen deialdia, 2024. urtean kirol jarduerak bultza ditzate

Foto noticia

Helburua: Deialdi honen helburua da kirol klubei eta elkarteei diru-laguntzak emateko erregimena arautzea, 2024an beren kirol jarduerak eta ekitaldiak bultza ditzaten.

Entitate onuradunak: Deialdi honetako diru-laguntzak eskatu ahalko dituzte legez eratuta dauden eta helbide fiskala Altsasun duten kirol klub eta elkarteek, baldin eta helbide fiskala Altsasun badute eta beren jarduera nagusia Altsasun bertan egiten badute. Era berean, deialdi honen helburuekin kirol-jarduera puntualak egiten dituzten eta Altsasuko Udaleko Elkarteen Erregistroan izena emanda dauden erakunde ez kirolzaleak ere aurkeztu ahal izango dira.

Dokumentazioa aurkezteko tokia eta epea
Eskaerak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bidez, honako estekan:

https://sedeelectronica.alsasua.net/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=7934

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izando da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa Altsasuko Udalaren webgunean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean egongo da eskuragarri.

ESKAERAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: ekainaren 24an.
Deialdiaren laburpena NAOn argitaratu da 2024. urteko maiatzaren 23an.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/106/31

Diru-laguntzaren zenbateko osoa: 28.272 eurokoa da.

DOKUMENTUAK

KLUBENDAKO 2024KO DIRULAGUNTZAREN OINARRIAK.doc

BURUTU GABEKO EKINTZAK

BURUTUTAKO EKINTZAK

ADIN-GUTXIKOEN-BABESA

Volver arriba