2026ko apirilak 29

Maiatza eta ekaineko Kultur programazioa

Foto noticia

Altsasu Gurutzerako prestatzen ari da

Kalea tradizioz, topaketaz eta bizitzaz betetzen da urteko hitzordu berezienetako batean. Aurten, gainera, berritasun batekin: Bartzelonako Colla Jove taldearen bisita izango dugu, Kukuerreka Elkartearen eskutik. Ikusi hemen programa.

Eta Iortian, martxan jarraitzen dugu

Maiatza eta ekainean zehar, kultur guneko publiko guztientzako proposamenez beteko da. Hasteko, GO!AZEN 12 (maiatzak 16, 17:00 eta 19:30), eta ondoren, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen dantza emanaldiak (maiatzak 29 eta ekainak 5, 19:00).

Maiatzaren 30ean, Trasteando-k familia osoarentzako kontzertua ekarriko du “Mila Koloreren” parte-hartzearekin, denok, elkarrekin gozatzeko. Eta ekainaren 6an, “Euskal Herria Kantuz. Ayer y hoy” emanaldiarekin itxiko dugu, Erkudengo Ama Abesbatzarekin batera.

Eta zinema programazioa ere izango dugu.

Kultura elkartzeko, gozatzeko eta komunitatea egiten jarraitzeko. Iortian elkar ikusiko dugu.

Volver arriba