Altsasuko Udalak udalerriko II. Faseko argiteria publikoaren instalazioa berritzeko laguntza jaso du.

Egindako inbertsioa 489.953,94€ – koa da, eta emandako laguntza 244.976,97€ – koa.
Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioak (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) diruz lagundu ditu obra horiek, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko (IDAE) zuzendari nagusiak 2021eko ekainaren 21ean emandako Ebazpenaren bidez karbono gutxiko ekonomia lortzen laguntzen duten toki-erakundeen proiektu berezietarako laguntzen programaren barruan.
Karbono gutxiko ekonomiara igarotzen laguntzen duten toki-erakundeen proiektu berezietarako laguntza-lerroari atxikitako proiektua da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatua eta Energia Efizientziaren Funts Nazionalaren kontura IDAEk kudeatua, ekonomia garbiagoa eta iraunkorragoa lortzeko helburuarekin.
Laguntza horien helburu Nagusia da toki-erakundeentzako finantzaketa-lerro bat ezartzea, kanpo-argiztapeneko instalazioak eraginkortasun energetikoko diseinuen pean berritu ahal izan ditzaten, haien azken energía-kontsumoa eta CO2 emisioak murrizteko.
Horretarako, Udal honek dauden argiak berritzeko eta LED teknologiako beste batzuekin ordezteko obrak egin ditu. LED motako argiek eraginkortasun energetiko handia dute, eta udalerriko energia eta ekonomia aurrezten laguntzen dute.
Ondorioz, urtean 394.889 kWh energía aurreztu da eta 31.580 €/ urteko aurrezpen ekonomikoa lortu da, instalazio berriaren kalifikazio energetikoa A izanik.