2025eko martxoak 18

“ELKAR ZAINTZEN DUTEN EMAKUMEAK” PROGRAMA GARATUKO DUGU ALTSASUKO UDALAK, SAKANAKO MANKOMUNITATEAREN ANITZARTEAN ZERBITZUAK ETA ALTSASU, OLAZTI ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAK ELKARLANEAN

Foto noticia

Iaz bezala, aurten ere Elkar zaintzen duten emakumeak programa garatuko dugu Altsasuko Udalak, Altsasu, Olazti eta Ziordiko oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateak, eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzuak.

Proiektuaren helburu nagusia Altsasuko emakumeen ongizatea (bere osotasunean ulertuta: fisikoa, psikologikoa, emozionala, soziala…) hobetzea da, arrazoi anitzengatik zaurgarritasun-egoeran aurkitzen diren emakumeei arreta berezia jarrita. Horretarako, bi eratako jarduerak garatuko ditugu: jarduera fisikoa eta jarduera emozional edo psikologikoa.

Jarduera fisikoari dagokionez, astean bi ordu izanen dira eta ATABOko kirol-hezitzaile batek bideratutako saioak izanen dira. Entrenamendu funtzionaleko ariketak lantzea aurreikusten dugu, eta horiek emakume bakoitzaren baldintza fisikoetara egokituko ditugu.

Jarduera emozionalari dagokionez, funtsezkoa iruditzen zaigu emakume partaideen alderdi emozionala ere lantzea, euren ongizatea sustatzeko; guztira ordu eta erdiko 6 saio izanen dira, eta Ana Beaumont psikologoak gidatuko ditu.

Aurten talde bakarra osatuko dugu. Programa apirilaren 2an abiatuko da, eta ekainaren 19ra arte iraunen du.

Izen-ematea Gure Etxean egin behar da, martxoaren 28a baino lehen, ordutegi honetan: 09:15-13:00. Plazak mugatuak eta izen-ematearen ordenaren arabera izanen dira.

Informazio gehiago eskuratzeko: 948 46 83 43 / miraola@altsasu.net

Volver arriba