Errolda-ziurtagiria Altsasuko Udalean eska daiteke modu automatizatuan

Altsasuko herritarrek dagoeneko eska dezakete udalerrian erroldatuta egotearen ziurtagiria modu automatizatuan, edozein unetan, joan-etorririk gabe, itxaronaldirik gabe, aurretiko hitzordurik gabe eta dokumentazioa eman gabe. Aurrerapen hori ahalbidetzen duen soluzioak ahots-robotak (‘voicebots’) erabiltzen ditu kudeaketa horri erantzuteko, eta herritarrek errazago, azkarrago eta efizienteago jaso dezakete ziurtagiria etxean.
Irtenbide teknologiko horri esker, errolda-ziurtagiria eskatzeko, erabiltzaileak telefono dei bat baino ez du egin behar 948 012 012 zenbakira, eta ahots automatizatu batek bideratuko du izapidearen eskatzailea. Kudeaketan zehar arazoren bat balego, 012 lantaldeko profesionalek, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 18:00etara, deia harrapatu eta gorabehera konponduko lukete.