2023ko azaroak 10

Etxebizitza baten salmenta enkante publikoan

Foto noticia

Altsasuko Udalak San Pedro A 2 Multzoko familia bakerreko etxebizitza bat saltzeko prozedura martxan jarri du (4. poligonoko 135 lursaila).

Salmenta-prozedura enkante publikoa izango da, eta eskaintzak onartzeko gutxieneko prezioa 54.128,96 eurokoa. Lizitatzaileek gorantz hobetu behar dituzte eskaintzak eta automatikoki baztertu behar dira zenbateko horretara iristen ez direnak.

Aurkezten den eskaintzak bete beharko dituen baldintzak eta enkante publiko bidezko salmenta-prozeduraren erregulazioa, higiezina dagoen lurzatiaren hirigintza-zedula barne, ESTEKA honetan daude jasota.

Eskariak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 1ea, 14:30etan amaituko da.

Azaroaren 22an 12:00etan etxebizitza bisitatzea programatzen da. Bisitara joan nahi izanez gero, azaroaren 21a baino lehen jakinarazi beharko da (email bidez altsasu@altsasu.net helbidera).

 

 

 

Volver arriba