AMAITU DIRA OTADIAKO 3. SANTO CRISTO SEKTOREAN EURI-UREN KOLEKTORE BERRI BAT ERAIKITZEKO LANAK

“Santo Cristo de Otadia” 3. sektorearen urbanizazioa Altsasuko bizitegi-eremua da, eta 2000ko hamarkadaren hasieran garatu zen.
“Santo Cristo de Otadia” 3. Sektoreko urbanizazio-obretan ez zen gauzatu euri-uren sarea Burunda ibaira husteko prozesua, Sektoreko Plan Partzialean jasota dagoena, eta, halakorik ezean, behin-behineko irtenbide bat gauzatu zen: euri-urak ur unitario zaharren sare batera isurtzea (ur beltzak eta euri-urak barne), Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimenik gabe. Ur beltzak bideratzen dituen sarea da, eta uholdeak eragiten ditu inguruan; izan ere, ur beltzen hodi zaharrak ez du nahikoa sekziorik Otadiako Santo Cristo 3. Sektoretik datorren euri-uren zamari eusteko. Uholde horiek, ur beltzekin nahastutako euri-urak barne, inguruko etxebizitzei eragiten diete.
Aipatutako arazoak inguruko bizilagunengan eragin larria izateaz gain, legezkotasun-arazo larria ere badakar, bere garaian ur beltzak eta euri-urak bereizteko sare bat egin ez zelako eta horrek orain Udalak inbertsio handi bat egitea behartu izan du. Inbertsio honek ADIF-en (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) eta Ebroko Ur Konfederazioaren (CHE) baimenak izan ditu, inbertsioak trenbidearen azpiegitura publikoari eta Burunda ibaiari eragiten baitie, euri-uren isurketa-puntu gisa.
Egindako obrek 268.382,38€-ko kostua izan dute (BEZa barne), eta horri gehitu behar diogu proiektua idazteagatik eta obra zuzentzeagatik ordainsarien kostu ekonomikoa (13.068,00€). Horrela kostu osoa 281.450,38 eurokoa izan da, eta honi aurre egiteko Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak emandako 244.600,82 euroko dirulaguntza jaso du, 2024ko urriaren 24an bi administrazioek sinatutako hitzarmenari esker.





