2025eko azaroak 26

HORNIDURA-HODI OROKORRA BERRITZEKO LANAK AMAITUTA

Foto noticia

Pasa den urriaren 2an amaitu ziren Ameztia auzoko biltegi arautzailearen eta Altsasuko mendebaldeko sarreraren (San Juan kaletik) arteko hornidura-hodi orokorra berritzeko lanak. Lanak Construcciones Mariezcurrena enpresak egin ditu. Proiektuaren prestaketa eta obra zunzendaritza Alínea Ingenieria enpresak egin ditu.

Orain arte martxan egon den ur-hodia, obrak egin ondoren erabili gabe geratu dena, 1970. urtean eraiki zen, fibrozementuzko materialarekin. Material horrekin egindako eraikuntza dela eta, hainbat ihesaldi izan dira hodi berria egin den tartean.

Obren bidez burdinezko materialezko hodi berri bat eraiki da hodi zaharraren ondoan. Hodi berri hori biltegi erregulatzailetik Ibarrea industrialdeko sarreraraino doa. Hortik aurrera hodi berria industrialdera sartzeko errepidetik doa, Geltoki auzoraino. Ondoren hodia auzo horretatik abiatu eta San Juan kalearen hasierara doa, A-1 autobiaren azpitik igarota.

Obraren kostu osoa 652.472,92 eurokoa izan da (BEZik gabe). Era berean, proiektua idazteko eta obra zuzentzeko ordainsariak 28.000,00 euro izan dira (BEZik gabe). Azkenik, jabetza pribatuen behin betiko eta aldi baterako okupazioengatik kalte-ordainak 2.489,27 eurokoak izan dira.

Inbertsio hau egin ahal izateko Altsasuko Udalak 445.793,95€-ko gehienezko dirulaguntza jaso du Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak emana, Toki Inbertsioen Plana arautzen duen martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legeak araututako 2023-2025 aldirako Toki Inbertsioen Planaren bidez.

Hodi orokorreko tarte hori berritzeari esker herri osoko ihesak % 18tik % 20ra jaitsi dira.

 

Volver arriba