2023ko apirilak 14
Garapenerako lankidetzarako laguntzen deialdia

Altsasuko Udalak hainbat laguntza ekonomiko eman ditu urteetan zehar garapenerako lankidetza proiektuak egiteko.
Laguntzen helburua da nazioarteko lankidetza-programak edo garapenerako laguntzak bultzatzea, herritarren sentsibilizazioa eta Altsasuko komunitatearen eta elkarteen parte-hartzea sustatzen duten jarduerak eginez.
Eskabideak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira (https://sedeelectronica.alsasua.net), azken eguna 2023ko maiatzaren 12a izanda.
Honekin batera doaz deialdiaren oinarri arautzaileak (Nafarroako Aldizkari Ofizialearen 75. zenbakian argitaratuak 2023ko apirilaren 13an):
Deialdiaren oinarri arautzaileak ( 227 KB )