2026ko abuztuak 17
HERRITARREN PARTAIDETZAKO PLANAREN INFORMAZIO SAIOA, SOLANA 19KO JABEEN KOMUNITATEAK SUSTATUTAKO SOLANA 19KO EGUBERA / SOLANA KALEKO ERAIKINEAN OZTOPO ARKITEKTONIKOAK KENTZEKO HIRI JARDUKETAKO PLAN BEREZIARI DAGOKIONA.

Altsasuko Udalak oniritzia eman dio Egubera / Solana 19ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Hiri Jarduketako Plan Bereziari dagokion parte-hartze publikoko prozesuari, Solana 19ko Jabeen Komunitateak sustatua.
Datorren abuztuaren 25ean, 19:00etan, informazio saioa izango da Gure-Etxea udal eraikineko 2. Aretoan, Foruen Plazako 19. zenbakian.
Dokumentazioa udal bulegoetan edo webgune honetan kontsulta daiteke, eta dokumentuak deskargatu ere egin daitezke



