Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 16

IBARREA INDUSTRIALDEKO HONDAKIN UREN SANEAMENDURAKO OBRAREN HIRUGARREN FASEA

Altsasuko Udalak sustatutako Ibarrea industrialdeko ur zikinen saneamendurako obraren hirugarren faseko lanak amaitu dira.
2019an Udalak inbertsioaren lehen fasea burutu zuen. Lehen fase honetan industrialdearen barnealdeari dagokion kolektorearen zatia egin zen bere bide nagusian zehar, eraikin (enpresa) ezberdinetako hartuneak biltzeko. Horrekin batera, kolektore nagusiari industrialdearen barruan dauden etxebizitza bakartuak batu zitzaizkion.
Lehenengo fasea egin ondoren, 2020. urtean kolektorearen bigarren fasea egin zen. Inbertsio konplexua egin zen: kolektorea egin zen Ibarmusu auzotik Geltoki auzoko hodi nagusiarekiko lotuneraino, Errota Txiki eremutik igarota eta Altzania ibaia gurutzatuta.
Inbertsioaren bi fase eginda, beharrezkoa zen industrialdeko enpresek beren ur zikinak ibaira isurtzeari utz diezaioten azken obra bat egitea, 1. fasean egindako kolektorearen tartearen bidez, urak hustubide nagusira bideratu ahal izan ditzaten bigarren fasean egindako kolektore tartearen bidez, eta, beraz, lehenengo eta bigarren faseak bat egin dezaten. Hirugarren fase honetan inbertsioa konplexua izan da, 100 Madril Chamartin-Hendaia trenbide lineako 535-536 kilometro puntuen artean.
Hirugarren fasearen exekuzioa teknikoki garatuta dago Carlos Cobo Garcíak, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariak, egindako proiektuan.
Ibarrea industrialdeko hondakin-uren saneamendurako obraren hirugarren fasea gauzatzeko, 163.040,14 euroko inbertsioarekin ,Altsasuko Udalak %50eko diru-laguntza jaso du. Diru-laguntza hori Nafarroako Gobernuaren Enpresa Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Lan Zuzendaritza Nagusiak eman du, irailaren 7ko 436/2021 Ebazpenaren bidez.