Irabazi asmorik gabeko entitateentzako laguntzen deialdia

Altsasuko Udalak hainbat laguntza ekonomiko eman ditu urteetan zehar, integrazioaren, aukera-berdintasunaren, indarkeriarik ezaren eta giza eskubideen urraketak ezagutzeko eta konpontzeko, gizarte-arriskuko egoerei aurrea hartzeko edo egoera ahulak, babesgabeak, mendekotasunak edo gizarte-bazterkeria tratatzeko.
Laguntzen xedea da bereziki behartsuak diren biztanleria-sektoreen bizi-baldintzak hobetzea, integrazioa, aukera-berdintasuna, indarkeriarik eza, giza eskubideen urraketak ezagutu eta konpontzeko azterlanak egitea, gizarte-arriskuko egoerei aurrea hartzea edo zaurgarritasun, babes gabezia, mendekotasun edo gizarte-bazterkeriako egoerak tratatzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea eta dinamizatzea.
Eskabideak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira (https://sedeelectronica.alsasua.net), azken eguna 2023ko maiatzaren 12a izanda.
Honekin batera doaz deialdiaren oinarri arautzaileak (Nafarroako Aldizkari Ofizialearen 75. zenbakian argitaratuak 2023ko apirilaren 13an):
Deialdiaren oinarri arautzaileak ( 224 KB )
Dirulaguntza deialdiaren ebazpena onartuta, ondorengo entitateak dira onuradunak:
ASOCIACIÓN NAVARRA A FAVOR DE LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD INTELECTUAL O TRASTORNOS DEL DESARROLLO Y SUS FAMILIAS (ANFAS): 2.490,23€
ASOCIACIÓN DE FAMILIARES DE PERSONAS CON ALZHEIMER Y OTRAS DEMENCIAS DE NAVARRA (AFAN): 2.436,09€
ASOCIACIÓN DE ESCLEROSIS MÚLTIPLE DE NAVARRA (ADEMNA): 2.273,68€