2024ko apirilak 8

IRABAZI ASMORIK GABEKO ENTITATEENTZAKO LAGUNTZEN DEIALDIA

Foto noticia

Altsasuko Udalak dirulaguntza deialdi bat onartu du, zeinen helburua da premia berezia duten eta Altsasun eragina duten biztanleen bizi-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duten ekimenak sustatzea eta dinamizatzea. Bereziki, diruz lagunduko diren proiektu eta jardueren helburua integrazioa, aukera-berdintasuna, gizarte-arriskuko egoeren prebentzioa edo kalteberatasun-, babesgabetasun-, mendekotasun- edo gizarte-bazterkeriako egoeren tratamendua erraztea izango da.

Eskabideak Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira (https://sedeelectronica.alsasua.net), azken eguna 2024ko maiatzaren 15a izanda.

Honekin batera doaz deialdiaren oinarri arautzaileak (Nafarroako Aldizkari Ofizialearen 68. zenbakian argitaratuak 2024ko apirilaren 4an):

Deialdiaren oinarriak ( 212 KB )

 

 

 

Volver arriba