2023ko abuztuak 23
KONTSUMO BONOEN KANPAINA- OSO GERTU-NOLA ESKURATU ZUREA

Zure bono-kontsumoa erosi ahal izateko, adin nagusikoa izan behar duzu eta Iortia kultur etxera bertaratu beharko zara, ohiko ordutegian. Eskaintza 2023ko abuztuaren 28tik irailaren 24ra egongo da indarrean, edo bonuak agortu arte.
Ezintasunen bat edo mendekotasunen bat duzulako ezin bazara joan bonua hartzera, beste pertsona bat joan ahalko da zure ordez. Pertsona horrek zure NANa eta zure egoera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko ditu.
Bonua kanpainari atxikitako Altsasuko saltokietan eta zerbitzukoetan erabili ahal izango duzu, 2023ko irailaren 30era arte.
Pertsona bakoitzak 10 euroko bonu bakarra erosi ahal izango du eta, trukatu ahal izateko, gutxienez 40 euroko erosketa egin beharko du.