2024ko azaroak 11

ONDARRIA INDUSTRIAGUNEAN HOBEKUNTZA LANAK EGIN DIRA

Foto noticia

Altsasuko Udalak hainbat hobekuntza-obra egin ditu Ondarria industrialdean. Lanak industriaguneko B kalean egin dira, kale horretan eta D kalean 2022an eta C kalean 2023an egindako obren ondoren.

2024an egin diren obretan harrizko harri-lubeta bat egin da Burunda ibaiaren ondoan, eta espaloi-zati baten zoladura berritu da B kalean.

Altsasuko Udalak kontratatutako Lakita, S.A. enpresak egin ditu lanak, hauen kostu osoa 114.736,12 eurokoa izanda (BEZa barne).

Lan hauek egiteko Altsasuko Udala Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikako, Nazioarteko Hedapeneko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntza baten onuradun izan da, irailaren 12ko 543E/2024 Ebazpenari jarraiki, 2024. urtean jarduera ekonomikoak garatzeko udal-poligonoak eta lokalak sustatzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena. Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa 92.276,34€ eurokoa izan da.

 

 

Volver arriba