2022ko abenduak 27

ONDARRIA INDUSTRIAGUNEAN HOBEKUNTZA LANAK EGIN DIRA

Foto noticia

Altsasuko Udalak Ondarria industrialdea hobetzeko lanak egin ditu. Lanak industrialdeko B eta D kaleetan egin dira. Horrela D kalean zoladura berritu da eta, aldi berean, euri-urak husteko sare txiki bat egin da. Era berean, B kalean espaloietan dagoen hormigoizko zoladura konpondu da, baita hondatutako asfaltoa ere (estalkiak kotan jartzea barne). Altsasuko Udalak kontratatutako Lacunza Hermanos SL enpresak egin ditu lanak, 85.543,28€ (gehia BEZa) kostu ekonomikoarekin.

Lan horiek egiteko Altsasuko Udala Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikako, Nazioarteko Hedapeneko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntza baten onuradun izan da, urriaren 12ko 679/2022 Ebazpenari jarraiki, 2022. urtean jarduera ekonomikoak garatzeko udal-poligonoak eta lokalak sustatzeko dirulaguntzen deialdia ebazten duena. Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa 50.556,95 eurokoa da.

 

 

Volver arriba