2024ko apirilak 10

 “ELKAR ZAINTZEN DUTEN EMAKUMEAK” PROGRAMA

Foto noticia

  “ELKAR ZAINTZEN DUTEN EMAKUMEAK” PROGRAMA ABIATUKO DUGU ALTSASUKO UDALAK, SAKANAKO MANKOMUNITATEAREN ANITZARTEAN ZERBITZUAK ETA ALTSASU, OLAZTI ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAK ELKARLANEAN

Egitasmo hau herritarren partaidetza eta proposamenetatik sortu da. Izan ere, Altsasuko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren ebaluazio-prozesuan zehar, jatorri anitzetako emakumeen beharrak, interesak, kezkak… zeintzuk ziren ezagutzeko egindako lansaio batean, emakumeek jakinarazi zuten egunerokoan oso lanpetuta dabiltzala euren gertukoak (seme-alabak eta senarrak nagusiki) zaintzen, eurentzako denborarik gabe, eta bakardadea sumatzen dutela.

Egoera horri aurre egiteko asmoz, iaz egitasmo pilotua garatu genuen Altsasuko Udaleko Kirol eta Berdintasun sailetako teknikariak, Altsasu, Olazti eta Ziordiko oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langile eta –hezitzaileak, eta Anitzartean Zerbitzuko gizarte-hezitzaileak. Balorazioak oso onak izan direnez, aurten ere egitasmoarekin jarraitzea adostu dugu.

Proiektuaren helburu nagusia da Altsasuko emakumeen ongizatea (bere osotasunean ulertuta: fisikoa, psikologikoa, emozionala, soziala…) hobetzea, arrazoi anitzengatik zaurgarritasun-egoeran aurkitzen diren emakumeei arreta berezia jarrita.

Jarduera fisikoari dagokionez, astean bi ordu izanen dira eta ATABOko kirol-hezitzaile batek bideratutako saioak izanen dira. Entrenamendu funtzionaleko ariketak lantzea aurreikusten dugu, eta horiek emakume bakoitzaren baldintza fisikoetara egokituko ditugu.

Jarduera emozionalari dagokionez, funtsezkoa iruditzen zaigu emakume partaideen alderdi emozionala ere lantzea, euren ongizatea sustatzeko; gutxi gorabehera hamabost egunean behin ordu eta erdiko saioak izanen dira, eta Ana Beaumont psikologoak gidatuko ditu.

Parte-hartzaileei dagokienez, bi talde osatu ditugu: talde bat apirilaren 15etik ekainaren 13ra bitarte ariko da, eta beste talde bat irailaren 23tik azaroaren 28ra bitarte. Egitasmoan guztira ia 30 emakumek parte hartzea aurreikusten dugu.

Informazio gehiago eskuratzeko, Udal-sail hauetako ordezkariekin jar zaitezkete harremanetan:

Volver arriba