BIKOTE EGONKORREN ERREGISTRO BAKARRA

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako lankidetza-hitzarmenari atxikitu ondoren, Altsasuko Udalean bikote egonkorrak eratzearekin eta deuseztearekin zerikusia duten izapideak egin daitezke, baita ondoren Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrera igortzea ere.
Aurreko udal erregistroak 2021eko ekainaren 1etik aurrera utzi zion balioa izateari, egun horretan jarri baitzen martxan Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra, apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretuaren bidez sortua.
Horretarako, udal-bulegoetara joan eta dagokion eskabidea bete beharko duzu, dagokion dokumentazioarekin, eta, ondoren, bikote egonkorra eratu edo deuseztu, Udaleko Idazkaritzaren aurrean.
Izapideak telematikoki ere egin daitezke Bikote egonkorren Nafarroako erregistro bakarra (navarra.es) edo aurrez aurre Erregistroaren egoitzan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.