Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko apirilak 29

IORTIA KULTURGUNEKO BARNE-ARGIZTAPENA BERRITU ETA ENERGIA-ERAGINKORTASUN HOBETZEKO DIRULAGUNTZA

Foto noticia

Europa egiteko modu bat

Altsasuko Udalak, udal-eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko egindako apustuaren esparruan, eta eraikin horien Energia Aurrezki eta Eragimenerako Plan Zuzentzailea oinarri hartuta, Iortia kultura-zentroaren barruko argiztapena berritu du, LED sistema instalatuz eta bero-berreskuragailu bat aireztapenean jarriz.

Obra-kontratua 33.122,00€ gehi BEZaren zenbatekoan eman da, Altsasuko Udalak inbertsioa aurrera eramateko Lehendik dauden eraikinen birgaitze energetikorako jarduketetarako laguntzen programaren bitartez 12.366,37 €-ko dirulaguntza bat jasoz, zeina Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen duen. Dirulaguntza azken erakunde honen Administrazio Kontseiluak 2007ko martxoaren 6an emandako Ebazpenaren bidez eman da, zeinaren bidez, eraikinak birgaitzeko bigarren programaren oinarri arautzaileak ezartzen diren.