2026ko maiatzak 14
Udal ekintzak: 2026ko Uda gazte ekintzak, Aisiz Blai (ekaina-uztaila-abuztua), Igeriketa ikastaro trinkoa (ekaina), Kirol Eskolak eta Musika eta Dantza eskola 26-27.

Altsasuko Udalak, aurten ere, 2026ko udako jardueretarako eta 2026-2027ko ikasurterako kirol eskoletarako eta Musika eta Dantza eskoletako izen-ematea ireki du.
Liburuxka honetan aurkituko duzu eskaintza osoa. Eta hemen kontsulta dezakezu 2026ko araudia.
2026-2027 IKASURTEKO MUSIKA ETA DANTZA
- Matrikulazio epea maiatzaren 11tik 22ra arte musika eskolako idazkaritzan edo on-line izena emanez.
Izena emateko epea jarraian adierazitako datetan egingo da, 948 012 012 telefonora deituz edo on-line izena emanez.
- AISIZ BLAI maiatzaren 18tik 22ra arte
- KIROL ESKOLAK 2026-2027 ikasurtea maiatzaren 18tik ekainaren 2ra arte.
- GAZTERIA maiatzaren 18tik ekainaren 2ra arte.
- IGERIKETAKO IKASTARO TRINKOAK maitzaren 25etik 29ra arte (Zelandi kiroldegiko harreran)
Programa eta zerbitzu hauetan izena emango dutenei gogorarazten zaie haur eta nerabe osasuntsuak izan nahi badute funtsezkoa dela mugitzea eta kirola egitea, fruta eta barazki asko jatea eta koipe eta azukreen kontsumoa murriztea. Hori pentsatzera animatzen ditugu, erosketak egiten diren momentuan.



