Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 6

Udal haur eskolan inbertsioak egiteko dirulaguntza

Foto noticia

Altsasuko Udalak “Txirinbulo” Udal Haur Eskolan lanak egin ditu, patioko hormigoi ekortuzko zolata kendu eta ez hain urragarria den estaldura bat jartzeko.

Inbertsioaren kostua guztira 10.983,56 €-koa izan da (BEZa barne) eta horretarako Altsasuko Udalak 2.364,82 €-ko diru-laguntza jaso du, Nafar Gobernuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 28ko 72E/2022 Ebazpenari jarraiki. Ebazpen horren bidez, Nafarroako toki erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi zen, 0 eta 3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko.