2024ko maiatzak 29

UDALAREN JABETZAKOA DEN HIGIEZIN BATEN SALMENTA ENKANTE PUBLIKOAN

Foto noticia

Altsasuko Udalak San Pedroko Bidea 2A helbideko higiezin bat saltzeko prozedura martxan jarri du (3. poligonoko 334 partzela).

Salmenta-prozedura enkante publikoa izango da, eta eskaintzak onartzeko gutxieneko prezioa 28.809,41eurokoa. Lizitatzaileek gorantz hobetu behar dituzte eskaintzak eta automatikoki baztertu behar dira zenbateko horretara iristen ez direnak.

Enkantean parte hartzeko azken eguna 2024ko ekainaren 17a da eta eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira.

Aurkezten den eskaintzak bete beharko dituen baldintzak eta enkante publiko bidezko salmenta-prozeduraren erregulazioa, higiezina dagoen lurzatiaren hirigintza-zedula barne, esteka honetan daude jasota:

Esteka

Interesatuak Udalaren Idazkaritzarekin harremanetan jar daitezke idazkaritza@altsasu.net posta elektronikoaren eta 948 562 161 telefono zenbakiaren bidez.

Volver arriba